XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

5.- Egiturak
Frase desberdinak burutzeko bide eman dezakeen eredu morfosintaktiko oro; hitzaldi, artikulu edo hitzaldiko eskema diskurtsiboak, etab.

3. Ohar garrantzitsuak
a) Ikaskuntza linguistikoaren eta soziolinguistikoaren objektuak sailkatzearen lehenengo muga teoria gramatikal bakarra aukeratzeko zailtasunetik dator.

Gu zerari atxikitzen gatzaizkio honetan: irakaskuntzaren oinarrian edozein gramatika dagoelarik ere, eskuliburugileak eta irakasleak ikaskuntza martxan jarri nahi duela eta horretarako kasuan kasuko objektu oso desberdinak hartzen direla kontutan.

Ondorioz, gurekiko, ikaskuntza hobeto zuzenduko dute ikaskuntza honetako ekintzen eta objektuen berezitasunaren jakinaren gainean egonda.

Gure aburuz, D'Hainaut-en objektuak hizkuntzako errealitateei egokitzeko lehen pauso hau ez da ziur aski nahikoa, baina hizkuntza arrotzari ikaskuntz tipologia koherente bat egokitu eta aplikatzeko lehenengo saio orokorra da; eta saio bezala, beharrezkoa.

b) Honako honetatik dator bigarren oztopoa: guk erlazio bezala sailkatu duguna ekintza bilakatzen da ulermen-ekintzak (harrera) enuntziazio aktibora iristen direnean (produkzioa); eta badirudi bi objektu-kategoria horiek ez direla izatez desberdinak, hizkuntz jardueraz baizik.

Bi kategoria horiez, beraz, tentuz eta malgutasun haundiz baliatu behar da.

4. Adimen-ariketaren birdefinizioa hizkuntzan, ikaskuntzako objektuen eta jokamoldeen arabera.

D'Hainaut-en taxonomiako elementu guztiak birdefinitu behar ditugu koherenteak izan nahi badugu, beroien arteko loturak ahalik eta gehien kontutan harturik.